Se ha producido un error en este gadget.

martes, 14 de febrero de 2012

ARALAR TXIRRINDULARI TALDEAREN AURKEZPENA 2012! AUPA!




Pasa den larunbatean otsailaren 11 arratsaldeko 5etatan Lekunberriko Plazaola Geltokian aurkeztu zen jendartean. Lekunberrin elkartu ziren Aralar Txirrindulari Taldearen kirolari gaztetxoak, entrenatzaile, guraso eta elkartearen arduradunak denboraldi berriari hasiera emateko asmoz. Beraiekin parte hartu zuten hurrenez hurren; Aitor Etxarri Pellejero Plazaola Patzuergo Turistikoaren Lehendakaria eta Ruben Goñi Araitz Areso Betelu Larraun Lekunberriko Kirol Teknikaria. 

Hasieran txirrindulari bakoitzaren argazkia egin zen plazaolako geltokian dagoen tren bagoiarekin. Han ere egin zituzten taldeko argazkia. Jarraian aurkezpen ofiziala egin zen, 2012. denboraldirako babesleak aurkeztu ziren, 20 urtez babesa mantendu duen Interesport Irabia, Fundición Sakana Coop., Caja Navarra, Pellejero Aseguruak, Lorea, Bikain Garagea, Lakuntza eta Etxarri Aranatzeko Udalak, Sakanako Mankomunitatea eta Araitz Areso Betelu Larraun Lekunberriko Kirol Mankomunitatea. Eskerrak eman zizkioten eta beraien laguntzarekin aurrera egiteko asmoa erakutsi zuten. 

Beste urteetan bezala elkartearen helburu nagusia oinarrizko txirrindularitza bultzatzea izango da eta hori lortzeko asmoz aurrera eramango dituzte ekintzak. Aralar Txirrindulari Taldeak jarraian agertzen diren probak antolatuko ditu urtean zehar geurean: 
- Etxarri- Aranatz 2012/06/09 eskolen kategoria
- Lizarraga 2012/06/17 Nafarroako txapelketa Jubenilen kategorian
- Lekunberri 2012/06/23 eskolen kategoria.
- Arbizu 2012/05/27 master kategoria.
- Lakuntza 2012/08/04 eskolen kategoria.
- Etxarri-Aranatz 2012/08/07 kadete kategoria
- Lakuntza 2012/08/29 afizionatuen kategoria, elitea eta 23 urte azpikoak. 

Bestalde, Sakanara elitezko txrirrindularitza gerturatzea saiatuko dira Euskaldun torneoaren lasterketa bat antolatuz. 

Arestian aipatutako guztia gauzatu ahal izateko Aralar TTek 30.000€ inguruko aurrekontua izango du, horrela aditzera eman zien elkartearen bazkideei taldearen lehendakariak. 

Azken urteetan zehar txirrindularien kopurua behera joan da, hala ere aurtengo denboraldirako 23 txirrindulari gazte izango dituzte txirrindula eskolan, aurkezpenean txirrindulan parte hartzeko gonbitea luzatu zitzaien interesa daukaten guztiei. Taldean gaztetxoetaz aparte, kadeteak, jubenilak, masterrak eta zikloturistak dituzte. 

Aralar TTik txirrindulari profesional maila altukoak pasatu izan dira, besteak beste: Jose Luis Arrieta, Javier Garciandia, Joseba Larralde Javier Etxarri, Egoi Martinez eta Gorka Verdugo.  

Txirrindulari guztiak eta entrenatzaileak banan banan aurkeztu ondoren barruko argazkia egin zen. Jarraian pasa den urteko denboraldiaren bideo bat ikusi ahal izan zuten beraien argazkiekin eta musikarekin.

Arratsaldea gustora bukatzeko Plazaolako Kantinan afari merienda izan zuten han bildu ziren 50 pertsonentzat. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario