lunes, 21 de mayo de 2012

GOPRUTZA MUGITU IKASTAROA!!



Kirol Mankomunitatetik Larraungo Kontzejuetan jarduera fisiko osasuntsua eta kalitatezkoa bultzatu nahi dugu. Talde txikiak sortuko ditugu kontzejuetan ariketa fisiko lasaia eginez. Horretarako monitorea herriz-herri ibiliko da, frontoietan edo/eta plazetan saioak antolatuz.

            Ikastaroaren helburuak hauek dira:
ü  Osasuna hobetzea jarduera fisikoaren onuren bidez.
ü  Jarduera fisikoaren garrantziaz ohartaraztea.
ü  Herritarrei etxetik gertu ikastaroan parte hartu ahal izateko aukera ematea.

Horretarako, ekainean zehar, zuen herrietan taldeak osatuko ditugu gorputza mugitzeko asmoz. Astean bi saio izango dira; goizetan zein arratsaldeetan egiteko aukera izango duzue. (Hau aurrerago zehaztuko da). Taldeak osatzeko 6 lagun gutxienez beharko dira.

Izena emateko epea maiatzaren 31n bukatuko da. Ordaindu beharreko kuota partaide bakoitzeko 17€koa izango da. Izena emateko deitu 948 60 45 45 edo 649 20 53 10 (Ruben Goñi Kirol Teknikaria).

 ANIMATU ETA ETORRI GORPUTZA MUGITZERA! ONGI PASAKO DUGU!



No hay comentarios:

Publicar un comentario