jueves, 18 de octubre de 2012

ARAITZ BETELUKO KIROL BATZORDEAREN BILERA !!


ARAITZ-BETELUKO  KIROL BATZORDEA OSATU NAHI DUGU:
ZATOZ ETA PARTE HARTU!!!

Araitz Beteluko Kirolzaleei, zein kirolaren inguruan ibiltzen zaretenei, zuzentzen gatzaizkizue talde lana gauzatzeko asmoz osatuko dugun “Araitz Beteluko Kirol Batzorde”-an parte hartzeko.  Araitz, Areso, Betelu, Larraun, Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen barruan, zonaldeka, batzordeetan, lan egiteko dinamika bultzatu nahi da.
           
            Batzorde hau irekia da hasieratik bukaeraraino, adin ezberdinetako partaideak jasotzea gustatuko litzaiguke, baita interes zein nahi ezberdinetakoak ere.... neskak zein mutilak, kirolariak zein kirolzaleak.... Guztiak zaudete gonbidatuta!!! Etorri eta lagundu kirola gure bailaran bultzatzen.

            Batzordearen zereginak hauek izango dira:: Kirol ikastaro zein ekintzen proposamenak aurkeztu, kirol programaren prestakuntzan parte hartu, proiektu berriak martxan jartzea, besteak beste.

            Bestalde, arestian aipatutako ekintzak aurrera eraman ahal izateko, haraneko jendearekin kontatu nahiko genuke, hots, kirol bat praktikatu edo ezagutzen baldin baduzu, eta berau irakasteko edo talde bat eramateko prest baldin bazaude, zatoz eta zure datuak eman!!! (adibidez, eskaladan, pilotan, patinajean, txirrindulan, joko jolasetan, taichi... )

 Kirol ekintzak bertakoentzat eta bertakoekin  antolatzea da gure erronka!

BILERA DEIALDIA:
                        EGUNA: URRIAREN 18A, OSTEGUNA          
                        ARRATSALDEKO 19.00ETAN
                        BETELUKO UDALETXEAN, INDIANOETXEAN.



No hay comentarios:

Publicar un comentario