miércoles, 4 de marzo de 2015

ARAXES HERRI KIROL TALDEAREN EMAITZAK 1º JARDUNALDIAN

   Igandean Nafarroako Herri Kirol Jokoetako lehenengo jardunaldia jokatu zen Altsasun. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joko hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.
Proben ordena hau izan zen: kimu mailako Proba Konbinatua, haur mailako Proba Konbinatua, kadete mailako Proba Konbinatua eta azkenik haur eta kadete mailako Sokatira.

KONBINATUKO SAILKAPENAK:

Kimu mailako Proba Konbinatuan lau multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak:
1.       Andra Mari             6:28              
2.       Araxes                    6:50
3.       Irisarri                     6:55
4.       Iñigo Aritza “c”       6:58                        
5.       Ondatz                    7:28                  
6.       Baztan                    7:37            
7.       Beriain                   7:38
8.       Basaburua             7:42.19     
9.       Iñigo Aritza “b”     7:42.44
10.   Berriozar “a”        7:42.52
11.   Berriozar “b”        7:45
12.   Iñigo Aritza “a”    8:12
13.   Artzanegi              8:27
14.   Berriozar “c”        8:59     
Haur mailako Proba Konbinatuan bi multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak: Ez zen denborarik hartu

Kadete mailako Proba Konbinatuan bi multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak: Ez zen denborarik hartu
           
Oharra: Kimu mailako lehen bi txandak arazorik gabe burutu ziren baina hortik aurrera izugarrizko hezetasuna atera zen frontoian eta txandak jokatu ahala gero eta bustiago jarri zen lurra. Beraz, kategoria bakoitzean azkeneko txandetan aritu zirenek oso denbora txarra egin zuten, irristakorra eta arriskutsua baitzegoen dena.
Hori dela eta, proba konbinatu guztiak jokatu ondoren, taldeetako arduradunak, Federazioko ordezkariak eta epaileak bildu ziren eta denen artean erabaki zuten lehen jardunaldiko denborak kontutan ez hartzea finalera sailkatzeko orduan.


SOKATIRAKO SAILKAPENAK:

HAUR MAILA (480 KG)
“a” multzoa                                        “b” multzoa                           
Berriozar         (3 puntu)                      Andra Mari      (3 puntu)                     
Iñigo Aritza     (1,5 puntu)                   Putterri            (2 puntu)
Leziza             (1,5 puntu)                   Ultzama           (Puntu 1)

Lau jardunaldi eta finala jokatuko dira. Bi multzotan banaturik hartuko dute parte eta multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak finala jokatuko dute
           
KADETE MAILA (540 KG)
Berriozar                    (5 puntu)                                
Ultzama                      (4 puntu)                                
Iñigo Aritza                 (3 puntu)
Araxes                        (2 puntu)
Andra Mari                  (Puntu 1)

Bost jardunaldi jokatuko dira (Liga sistema)
           
Bigarren jardunaldia heldu den igandean, martxoak 8, jokatuko da Berroetako plazan goizeko 11:00etatik aurrera (eguraldi txarra eginez gero, Elizondon).

No hay comentarios:

Publicar un comentario