GOPRUTZA MUGITU IKASTAROA!!
Kirol Mankomunitatetik Larraungo
Kontzejuetan jarduera fisiko osasuntsua eta kalitatezkoa bultzatu nahi dugu.
Talde txikiak sortuko ditugu kontzejuetan ariketa fisiko lasaia eginez.
Horretarako monitorea herriz-herri ibiliko da, frontoietan edo/eta plazetan
saioak antolatuz.
Ikastaroaren
helburuak hauek dira:
ü
Osasuna hobetzea jarduera fisikoaren
onuren bidez.
ü
Jarduera fisikoaren garrantziaz
ohartaraztea.
ü
Herritarrei etxetik gertu ikastaroan
parte hartu ahal izateko aukera ematea.
Horretarako, ekainean zehar, zuen
herrietan taldeak osatuko ditugu gorputza mugitzeko asmoz. Astean bi saio
izango dira; goizetan zein arratsaldeetan egiteko aukera izango duzue. (Hau
aurrerago zehaztuko da). Taldeak osatzeko 6 lagun gutxienez beharko dira.
Izena emateko epea maiatzaren 31n bukatuko da. Ordaindu beharreko
kuota partaide bakoitzeko 17€koa
izango da. Izena emateko deitu 948 60 45
45 edo 649 20 53 10 (Ruben Goñi Kirol Teknikaria).
ANIMATU ETA ETORRI GORPUTZA MUGITZERA! ONGI
PASAKO DUGU!
No hay comentarios:
Publicar un comentario